Menu

Igandeko filma: "Border"

Border_page-0001

Igande honetan, urtarrilaren 10ean, "Border" filma izango da ikusgai Herri Antzokian, 18:00etan. Izen-ematea, beti bezala, Balentin kioskoan edota kultur etxean (943085050). 

Laburpena: Tina aduana-agentea da, bere eraginkortasunagatik eta usaimen apartagatik ezaguna. Badirudi pertsona baten "gaiztakeria" usaindu dezakeela. Baina Vore, itxuraz susmagarria den gizon bat, bere ondotik igarotzen denean, bere trebetasunak ahulezi bihurtuko dira. Tinak badaki Vorek zerbait ezkutatzen duela, baina ezin du identifikatu zer den.

Sariak:

2018: Cannesko Zinemaldia: un Certain Regard - Film onena.
2018: Europako Zinemaren Sariak: efektu bisual onenak. 4 izendapen.
2018: Valladolideko jaialdia - SEMINCI: sail ofiziala.
2019: Goya sariak: Europako film onenaren sarirako izendatua.

Langabeentzako ikastaroak Lanbideren eta Goierri e...
[Bideoa] Legorretako umeak, Olentzerori eta Mari D...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu