Igandeko filma: “Hermanos sisters”
Igandean, urtarrilaren 31n, “Hermanos Sisters” filma izango da ikusgai Herri Antzokian. Beti bezala, 18:00etan hasiko da eta bertara joan nahi dutenek izena eman dezakete kultur etxean (943085050/kultura.legorreta @ euskalnet .net). Bertara joandakoan ere izena eman daiteke baina aurretik izena emandakoek lehentasuna izango dute.
Sinopsia:
1850. Charlie eta Eli Sisters anaiak mundu basati batean bizi dira, urrearen sukar betean. Charlie (Joaquin Phoenix), anaia txikia, heriotzari bildurrik gabe jaio zen. Eli-k (John C. Reilly), ordea, bizimodu normala izatearekin amesten du. Biak Comodorok kontratatzen ditu Hermann Kermit Warm (Riz Ahmed) urre bilatzailea aurkitu eta hiltzeko.
Sariak
2018: Veneziako Zinemaldia: zuzendari onena
2018: Cesar sariak: zuzendari, argazki, soinu eta diseinu onenaren saria. 9 nom.
2018: Satellite Awards: soinu banda Onenaren sarirako izendatua
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/