Menu

Igandeko filma: "Retrato de una mujer en llamas"

Mujer-en-llamas_page-0001-1

Igandean, abenduaren 13an, honako filma eskainiko da: "Retrato de una mujer en llamas". Saioa, 18:00etan hasiko da eta izen-ematea Balentin kioskoan edota kultur etxean (943085050/kultura.legorreta @ euskalnet.net) egin daiteke. 

Sinopsia: Frantzia, 1770. Mariannek (Noémie Merlantek) , margolari batek, Héloïse (Adèle Haenel), komentua utzi berri duen neska gaztearen ezkontza-erretratua egiteko enkargua jasoko du. Héloïsek, ez du pintatua izan nahi, ez du maitasunik gabeko ezkontzarik nahi. Beraz, Mariannek bere konpainiako dama dela erakutsi beharko du, eta ezkutuan eta zeharka begiratu beharko dio, aurpegia estaltzen dion beloan zehar. Bitarte horretan sortuko den Marianneren eta Héloïseren arteko maitasun istorioa kontatzen da. 

Sariak: 
2019: Urrezko Globoak: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua.
2019: Cannesko jaialdia: gidoi onena (Céline Sciamma).
2019: BAFTA sariak: ingelesez besteko film onenaren sarirako izendatua.
2019: Europako Zinemaren Sariak: gidoi onena. 3 izendapen jaso zituen.
2019: New Yorkeko Kritikarien Zirkulua: argazkirik onena.
2019: National Board of Review (NBR): urteko atzerriko film onena.

Indarkeria matxistari aurre egiteko prozesua abiat...
Igandeko filma: "Tres anuncios en las afueras"

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu