Todos-lo-saben_page-0001

Igandean, urtarrilaren 17an, "Todos lo saben" filma izango da ikusgai Antzokian, 18:00etatik aurrera. Gogoratu, bertara joan nahi dutenek izena eman beharko dutela Balentinen kioskoan edota kultur etxean (943985050 / kultura. legorreta @ euskalnet . net ). Asghar Farhadik idatzitako film honetan (2018), Penelope Cruz, Javier Bardem eta RIcardo Darín dira protagonista. 

Sinopsia: Laura, Buenos Airesetik bere jaioterrira joango da familiarekin, arrebaren ezkontzara. Familiaren bisita labur bat egiteko asmotan etorri arren, ustekabeko gertaera batzu izango dira. Horrek, eragin nabarmena izango du inplikatuen bizitzetan. 
2018: Goya sariak: 8 izendapen.
2018: Cannesko Zinemaldia: sail ofiziala lehiaketako film luzeak.
2018: Feroz sariak: 6 izendapen, drama film onena barne.
2018: Forque sariak: emakumezko aktore onenaren saria (Cruz) eta gizonezko aktore onenaren saria (Bardem).
2018: Gaudi Sariak: antzeztaldeko aktore onenaren sarirako izendatua (E. Fernández).
2019: Platino sariak: gizonezko aktore onenarentzat (Bardem) eta emakumezko aktore onenarentzat (Cruz) izendatua.

Bestalde, urtarrilean emango diren hurrengo filmak honakoak izango dira:

-Urtarrilaren 24a: "Jojo Rabbit".

-Urtarrilaren 31: "Hermanos Sisters".