Menu

Igandeko filma: "Tully"

TULLY-KARTELA

Datorren igandean, martxoaren 7an, "Tully" filma izango da ikusgai. Bertan, amatasunaren erretratu erreala, batzuetan gordina, egiten da; ohikotasunean lotzen den irudi idilikotik urrun. Pelikula, ohi bezala, 18:00etan hasiko da eta bertara joateko izena eman daiteke Balentinen kioskoan edota kultur etxean (943085050/ kultura @ legorreta. eus). 

Sinopsia: Haren kargu hiru seme alaba dituen emakumea da Marlo (CharlizTheron) protagonista. Lan karga arintzeko asmotan, bere anaiak zaintzaile baten zerbitzuen oparia egingo dio. Nabarmenkeria hutsa irudituko zaio hasieran, Tully gaztea ezagutuko duen arte. Ume zaintzaile goxo, jator eta harrigarria da Tully, eta batzuetan, zaila, oso zaila ere bai.

 

Martxoak 8: adierazpen instituzionala
Martxo aldarrikatzailea aurten ere

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu