Menu

Ikastaroa Xendapedalak mendi-bizikleta parkean

MENDI-BIZIKLETA-IKASTAROA

Datorren uztailaren 19tik 23ra bitartean (biak barne) mendi-bizikleta teknika lantzeko ikastaroa egingo da Xendapedalak mendi-bizikleta parkean. Bertan, edozein herritarrek eman dezake izena baina 11 urtetik 16ra bitarteko haurrek (LH6-DB4) lehentasuna izango dute. Bestalde, Herritarrek lehentasuna izango dute; eta, gehienez hiru talde osatuko dira.

Ikastaroa Hegoi Ado adituak eskainiko du eta Irene Caminos txirrindulariarekin (bike trialeko txapelduna) solasaldia eta ikuskizuna ere izango da.

Izena gaurtik ekainaren 25a bitarte luzatuko da eta interesatuek liburutegian (arratsaldez ekainaren 14tik 18ra) edo udaletxean (goizez) eman dezakete izena.

Errefuxiatuen Munduko Eguneko emanaldia, larunbate...
Musika Eskolako ikasleek ikasturte amaierako emana...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu