Menu

Indarkeria matxistaren aurkako egunaren harira, aste osoko egitaraua

2018-11-25-ZUZENDUTA-001-moztuta

Azaroaren 25a da Indarkeria Matxistaren Aurkako Nazioarteko Eguna, eta, egun horren harira, indarkeria matxistaren aurkako astea antolatu du Legorretako Udaleko Berdintasun sailak.

Azaroaren 19an, astelehenarekin, Generoa eta hirigintza hitzaldia eta mahai ingurua izango da, Dunak kolektiboko Zuriñe Burgoarekin eta Emagin fundazioko Monika Mendiberrirekin. 19:00etatik 21:00etara, udaletxean. Haurrak zaintzeko zerbitzua egongo da.

Azaroaren 21ean, asteazkenarekin, indarkeria matxisten aurkako protokoloaren inguruko tailerra izango da, Emagin fundazioko Aiora Epelderekin. 18:00etatik 21:00etara, Berdintasun taldeko, Gazte Asanbladako eta LegoReggaeko kideentzat.

Azaroaren 22an, ostegunarekin, La bicicleta verde pelikularen emanaldia izango da, OstegunetakoZineak proiektatuta. 21:00etan, Herri Antzokian.

Azaroaren 25ean, igandearekin, mural margoketa izango da 11:00etan, tren geltokirako bidean (emakume gazte eta helduentzat). 13:00etan, berriz, kontzentrazioa herriko plazan.

 

'Generoa eta hirigintza' hitzaldia gaur, 19:00etan
Euskaraldirako txapak eskuragarri daude jada

Sartu