Menu

Indarkeria matxistari aurre egiteko prozesua abiatuko da asteburu honetan

indarkeria-matxisten-aurrean-Legorretan-nola-moztuta

Azaroaren 25aren bueltan, aldarrikapen ekintza ugari egiten dira, baina indarkeria matxista ez da arazo puntual bat, egiturazkoa baizik. Horregatik, Legorretako Udalak eta herriko talde feministak elkarlanean, Gipuzkoako Foru Aldundiaren laguntzarekin eta herriko eragileen babesarekin, indarkeria matxistaren inguruan herritarrok hausnarketa egin eta gure ekintzen inguruan ere gogoeta egiteko prozesu bat martxan jarriko dugu. Aurreneko saioa igandean izango da, hilaren 13an, eta parte hartzeko izena eman behar da: berdintasuna @ legorreta.eus helbidera idatzi, edo udaletxera bertaratu, ostiralera bitarte. 

Prozesu honek hainbat saio izango ditu, Arremanitz koperatibak dinamizatuta, zaindutako giroan, esperientziak entzuten eta tratu onen ikuspegitik.

Saio horietako batzuk mistoak izango dira, baina beste batzuk ez; hau da, gizon eta emakumeek banatuta egingo dute edukien lanketa. Besteak beste, saio horietan indarkeria matxistak ulertu eta hezurmamituko dira, esperientziak entzun eta elkarren ikuspegiak jaso, indarkeria egoeren aurrean ohiko jokabideak aztertu, erreparazioaren bidetik landu diren kasu batzuk aztertu, eta aurrera begirako urratsak zirriborratu: zer egin dezakegu legorretarrok indarkerien aurrean? Galde horri erantzuten saiatu.

Guztira sei saio egitea aurreikusten da, lehenengoa abenduaren 13an eta hurrengoak 2021 urtean zehar. Hala ere, bai saio kopurua eta baita hauen bestelako nondik norakoak parte hartzaileekin hitzartuko dira; hau da, ez da egitura zurrun bat, denon artean eta denon behar eta ahaletara egokitua izatea nahi duguna baizik.

indarkeria matxisten aurrean Legorretan nola

 

Herri Antzokiko aforoa: 69 pertsonakoa
Igandeko filma: "Retrato de una mujer en llamas"

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu