Printzesak kontu kontari izeneko ipuin kontaketa eskainiko du Maider Galarza kontalariak asteazkenean, 18:00etan, kultur etxean. 5 urtetik gorako umeentzat.
SINOPSIA:
"Zer behar da printzesa izateko? Gaztelu batean bizitzea? Gurasoak errege-erregina izatea? Soineko erraldoiak eta koroa janztea? Edota portaera ezin hobea izatea? Inondik inora ere ez. Benetako printzesak edonon bizi daitezke, nahi bezala jantzi, nahi bezala jokatu eta edozein familiatatik etor daitezke. Hori bai, printzesa on bat izateko, ezinbestekoa da ausarta, zintzoa, astea eta umoretsua izatea. Holakoxeak dira, hain zuzen, ipuin saio honen protagonistak. zagutu nahi badituzu, etor zaitez datorren saiora".
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/