Menu

Irrien Lagunen ikuskizuna izango da ostiralean

Irrikula-makula-001-iloveimg-cropped

'Irrikula Makula' ikuskizuna eskainiko dute Irrien Lagunek ostiralean, 18:00etan, Herri Antzokian.

Martinbertsok beldurra dio etxetik kanpo lo egiteari. Lortuko al du gainditzea? Tiritatxoren eta ikusleen laguntza beharko du bere beldurrak gainditzeko. Ikuskizun parte hartzailea da, dantzak eta musikak lekua izango dutena.

Sarrerak salgai daude udaletxean, 3 euroren truke. Egunean bertan ere egongo dira salgai, leihatilan.

Horrez gain, gaueko hamaiketan, marranita txapelketa izango da Aldapa Haundi elkartean. Izen ematea, hiru euro buruko.

Larunbatean, ume jolasak eta hitzaldia
Zirku tailerra asteazkenean, 12-16 urteko gaztetxo...

Sartu