Menu

Izen-ematea zabalik maskulinitate berrien tailerrerako

MASKULINITATE-BERRIAK_page-0001

Abenduaren 7an, 10:30etatik 13:30etara, maskulinitate berrien tailerra izango da udaletxean. Emagin elkarteak gidatuko du saioa. Parte hartu nahi duten mutil gazte zein gizon helduagoek azaroaren 29rako eman beharko dute izena, 943-08 52 90 telefonoan edo gizarte @ legorreta.eus helbidean. 

Hona hemen saioaren azalpena:

Ikuspuntu ezberdinetatik abiatuta, Euskal Herriko gizon batzuek urteak daramatzate maskulinitate hegemoniko eta patriarkalaren kontra borrokatzen, eta haien benetako izaerarengandik hurbilago dauden berdintasunezko ereduak bilatzen. Bide horretan, galdera, zalantza eta kontraesan asko sortzen dira; teoria eta praktika maiz bat ez datozelako.

Helburuak:

- Patriarkatuaren eta beste hainbat zapalkuntzaren arteko erlazioa azaleratzea (sexismoa, hizkuntza zapalkuntza, kapitalismoa, arrazakeria, homofobia, krisi ekologikoa…).

- Gaur egungo maskulinitate eredu hegemonikoa aztertzea; nola eraikitzen den eta zein ondorio dituen errepasatzea, bai emakume zein gizonengan.

- Egunerokotasunean bizitzen ditugun jarrera sexistak aipatu, eta horien aurrean nola joka dezakegun birpentsatzea.

- Genero berdintasuna lortu nahian, Euskal Herrian maskulinitate eredu hegemonikoa deseraikitzeko ematen ari diren pausoak mahai gainean jartzea.

Edukiak:

- Mutil izatearen kontzientzia hartzea. Ze mezu ikasi ditugu? Barneratutako homofobia eta ezaugarri femeninoen gutxiestea.

- Maskulinitate eredu hegemonikoaren ezaugarriak, abantailak eta mugak.

- Gizonen arteko harremanak, komunikazioa eta kodigoak.

- Gizonak eta sexismoa: non eta nola nahi dugu kokatu, horren aurrean?

- Beste maskulinitate eredu batzuk. Ba al dugu bestelako erreferenterik?

Metodologia:

- Metodologia parte-hartzailea erabiliko da; izan ere, norbanako gisa eta talde moduan hausnarketa bultzatu nahi bada, ezinbestean norabide askotan egin behar direlako eztabaida eta hausnarketak.

- Dinamika parte hartzaileen barruan, kontzientzia pizteko ariketak, bakoitzaren kezka eta erresistentziak identifikatzeko zein aurrera begirako proposamenak egiteko ariketak erabiliko dira. Dinamikez aparte, baliabide eguneratuak erabiliko dira (bideoak, gertaerak, iritzi artikuluak…).

Gaur, azaroaren 25ean, kontzentrazioa izango da 19...
Santa Zezilia eta gaztaina jana asteburuan

Sartu