Menu

Izena eman daiteke jada Corpuseko kroserako

krosa

Ekainaren 2an ospatuko da Corpus Christi eguna Legorretan, eta, ohi bezala, krosa izango da goizean. Hain justu, 40.a aurten.

Umeen txanda 10:30etan izango da, eta helduena, berriz, 11:30etan. 16 urtetik gorako korrikalariek izena eman dezakete jada Kirolprobak.com webgunean. Izena Internet bidez ematen dutenen artean, gainera, bi pertsonarentzako afari bat zozkatuko da (Insausti jatetxean).

Egunean bertan ere eman ahal izango da izena, 11:00k arte, baina antolakuntzak eskertuko luke aurrez egitea, lana errazte aldera.

2018 KORPUTS KROSSA KARTELA 001

 

2018 BABESLEAK 1 001

 

 

 

 

Festen balorazioa egiteko bilera bihar
Irteera Iruñera Aldaieta elkartearekin

Sartu