Menu

'Jaiak berdintasunean' prozesuaren aurkezpena asteazkenean

b2ap3_large_JaiakBerdintasunean-aurkezpena-moztuta

Datorren asteazkenean, hilaren 26an izango da Jaiak berdintasunean prozesuaren aurkezpena, 18:00etan, udaletxean, Emagin elkartearen eskutik. Bertaratu nahi dutenek hilaren 24a izango dute izena emateko azken eguna, berdintasuna @ legorreta.eus helbidera idatzita edo udaletxera joanda.

Legorretako Udaleko berdintasun planaren barruan eta herriko balioak aldatzeko bidean, helburua jarri zen herriko festak eta aisialdiko ekintzak emakume eta gizonen berdintasuna bultzatzeko gune bihurtzeko. Helburu horren bidetik, 2018an bi formazio saio egin ziren herriko eragile guztiekin, antolatzen zituzten ekintzen genero eraginaren inguruko hausnarketa egiteko asmoz. Saio horien inguruko balorazio oso positiboa jaso zen, eta orokorrean gaian sakontzen jarraitzeko interesa agertu zuten eragileek.

Hori horrela, 2019an, herriko eragileekin, festa batzordearekin eta Emagin elkartearen laguntza teknikoarekin, bi saio izan ziren; gero, herriko jaien behaketa lana egin zen, eta helburua zen iaz prozesu horren emaitza jendaurrean aurkeztea eta festetan aldaketak egiten hastea.

COVID19aren pandemiaren ondorioz, ordea, festarik ez zen izan iaz, eta, tamalez, aurten ere ezin izan ditugu azintzioak ospatu. Hala ere, behaketatik ateratako ondorioak aurkeztea erabaki dugu, eginiko lana gogoratu, gogoeta sustatu eta etorkizuneko ekintzetan har daitezkeen neurrien inguruan pentsatzeko.

Musika Eskolan izena emateko epea, maiatzaren 28ra...
'Dardara' dokumentala ikusgai, igandean

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu