Menu

'Jaiak berdintasunean' prozesuaren aurkezpena eta mozorro gaia erabakitzea

JaiakBerdintasunean-aurkezpena-moztuta

Datorren asteartean, hilaren 17an, Jaiak berdintasunean prozesuaren emaitza aurkeztuko du Emagin elkarteak, eta, ondoren, aurtengo Azintzio jaietarako mozorro gaia erabakiko da. 19:00etan izango da bilera, udaletxean.

Iazko udaberrian, berdintasuna arloz arlo zabaltzeko asmoz, kultur lantaldeak prozesu bat jarri zuen martxan, eragile eta herritarrekin, Azintzio jaiak genero ikuspegitik lantzeko. Festetan antolatzen diren ekintzak aztertzea izan zen asmoa: zeinek antolatzen dituen, zein diren parte hartzaileak, zein ikusleak... Iazko festetan jada eman ziren aurrerapauso batzuk, festa parekide batzuk antolatzeko bidean. Orain, prozesu hark emandako emaitzak ezagutu eta bide horretan segitzea da erronka.

 

Jubilatuen ekintzak bertan behera geratu dira
'Panpina' antzezlana larunbatean, Emakumeen Nazioa...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu