Menu

Jatorri ezberdineko emakumeen arteko topaketak hasiko dira ostiralean

PHOTO-2019-10-07-10-12-53

Urriaren 11n hasiko dira jatorri ezberdineko emakumeen arteko topaketak. Aurreko ikasturtean, bi hilean behin elkartu dira, eta oraingoan, berriz, urritik ekainera bitarte, hilean behin izango dira topaketak, ostiralarekin. Lehen saioa Bilkoin elkartean izango da, 14:30etan, eta Txelo Berra izango da saioen dinamizatzailea. Egitasmoa Legorretako Udalak antolatu du, eta emakume guztiak gonbidatu nahi ditu bertan parte hartzera.

Euskara transmititzearen garrantziari buruzko hitz...
Arteria fabrika aurkeztuko du Dar-dar Produkzioak ...

Sartu