Asteazkenetik igandera bitarte, jubilatuen astea ospatuko du Aldaieta jubilatu elkarteak. Hiru urteren ondoren, ekintzaz betea dator. Hauxe da egitaraua:
Asteazkena, 14:
18:00: Bakardadeari buruzko hitzaldia Ianire Ugarterekin (ele bitan). Udaletxean.
Osteguna, 15:
17:00: Bingoa. Elkartean.
19:30: Patata tortillen dastaketa, ardo on batez lagundua. Elkartean.
Ostirala, 16:
18:00: IX. ibilaldi neurtua. Bi itzuli izango dira, 5 km guztira (ordu eta erdi inguru). Ondoren, txistorra banatuko da elkartean.
Igandea, 18:
11:15: meza. Ondoren, hamaiketakoa herriko hiru elkarteen eskutik.
14:00: sari banaketa jokoetako irabazleei, eta opari eta lore eskainza aurtengo omenduei: Irene del Amo eta Laureano Garrido.
14:30: bazkaria Tolosako Larreak zerbitzatua.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/