Menu

'Kalitatezko konposta, zuri esker' kanpaina abiatu du Sasietak

compostar

Sasieta mankomunitateak, Kalitatezko konposta zuri esker lelopean, kontzientziazio kanpaina bat jarri du martxan. Herriz herri ibiliko dira eskualdean, eta, datorren ostiral arratsaldean (hilak 30), 16:00etatik 20:00etara, karpa bat jarriko du Legorretako plazan. Gipuzkoan gaika bildutako materia organikoarekin egindako konposta doan banatu eta informazioa emango zaie herritarrei.

Eskualdu mailan, etorkizunari begira bi erronka ditu mankomunitateak:

1) %80ko gaikako bilketako indizea lortzea.

2) Bildutako materialaren kalitatea hobetzea.

Bildutako materia organikoaren kalitatea oso garrantzitsua da zirkulua ixteko (berdin ontzi arinen, paperaren eta kartoiaren kasuan ere), eta horixe da ekonomia zirkularraren erronka handiena. Bildutako materialaren kalitatea da zirkularidadearen giltzarria.

Kalitatezko birziklapena lortzeko material inpropio edo desegokien maila gutxitzea ezinbestekoa da, birziklatzea oztopatzen duelako eta horrek ingurumenean eta ekonomian ere ondorioak dituelako.

Legorretaren kasuan, gaur egun %84ko bilketa indizean dago (martxoko datua). Oso emaitza onak dira, eutsi beharrekoak. Hala ere, beti dago hobetzeko tartea, bai kantitatean eta bai kalitatean. Beraz, zorionak herritarroi emaitzengatik, eta segi dezagun hobetzen!

sasieta kartela a3 2021

Mertxe Aizpurua, Ipuinaren Orduan
'Nekatutak' emanaldirako azken sarrerak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu