Foru aldundiak jakinarazi duenez, GI-2131 errepideko 4,448 k.p-an (lehengo N-I errepidea) trenbidearen gaineko zubia konpontzeko lanak egingo dituzte; hori dela eta, merkantzia garraiatzen duten ibilgailuek debekatua izango dute zubitik pasatzea. Lanek hiru hilabete iraungo dute, gutxi gorabehera. Ibilgailu horiek, Legorreta eta Itsasondo herriguneetara joateko, Ordiziako N-I eta GI-2131 errepideen arteko lotunea erabili beharko dute.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/