Menu

Karate erakustaldia, zumba festa eta abesbatzaren kontzertua larunbatean

elekun

Ekintzaz betea dator festa aurreko asteburua ere. Hasteko, EH Sukarraren kontzertua izango da ostiralean, 22:30etan, Herri Antzokian. Sarrerak salgai daude liburutegian eta udaletxean, bai eta Interneten ere: https://www.ticketea.com/entradas-concierto-eh-sukarra-legorreta/

Larunbatean, berriz, karate erakustaldia izango da; 17:00etan, frontoian. Ondoren, 18:15ean, zumba festa, hori ere frontoian.

Eta, eguna bukatzeko, Legorretako Elekun eta Legazpiko Santikutz abesbatzen kontzertua izango da, Herri Antzokian, 20:00etan. Sarrera doakoa izango da.

Gizon pikua prest dago arratsaldean balkoira atera...
Zabalik dago haur eskolan izena emateko epea

Sartu