Menu

Kike Amonarrizen eskutik, haurren eta gurasoen hizkuntza-ohituren inguruko hitzaldia ostegun honetan

Hitzaldiko-kartela

'Haurren Aurrean Helduok Heldu' egitasmoaren harira, Kike Amonarrizek haurren eta gurasoen hizkuntza-ohituren inguruko hitzaldia eskainiko du ostegun honetan, azaroak 23. Ugaro ikastetxean izango da, eta 18:30ean hasiko da. Hitzaldia Elegunea euskara elkarteak hezkuntza komunitatearekin elkarlanean antolatu da.

Haurrek hizkuntzak nola ikasten dituzten, ikaskuntza-prozesu hori nola erraztu eta indartu dezakegun eta haurrek hizkuntzekin batera zer barneratzen duten azalduko du: erreferentzia kulturalak, erabiltzeko arau sozialak, etab.

Haurren Aurrean Helduok Heldu egitasmoari esker, bi helburu lortu nahi dira: batetik, helduen arteko hizkuntza portaeretan eragitea eta euskararen erabilera areagotzeko aktibatzea, eta bestetik helduen hizkuntza ohiturek umeengan duten eraginaren kontzientzia piztea.

Elekun abesbatzaren eta musika eskolako ikasleen k...
'Zaintza eredua eta emakume pentsionistak' hitzald...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu