Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumen eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak, Legorretako Udalarekin elkarlanean, Energia Argitu programaren barnean, Komunitate Energetikoak zer diren eta nola funtzionatzen duten ezagutzeko tailerra antolatu du maiatzaren 11rako; 18:00etan izango da, udaletxeko areto nagusian.
Gero eta gehiago dira komunitate energetikoak sortzearen aldeko apustua egiten ari diren Gipuzkoako udalerriak, baina herritarrik gabe ez dago komunitaterik, eta ezinbestekoa da herritarrek argi izatea zer diren komunitate energetikoak eta nola funtzionatzen duten. Tailer honen helburua gaiari buruzko informazio osatua eta zehatza azaltzea da, jada funtzionamenduan dauden mota desberdinetako komunitate energetikoen berri emanez, herritarrek sistema energetikoan izan dezaketen eragin zuzena uler dezaten.
Tailer honetan parte hartu nahi duten herritarrek maiatzaren 9a baino lehen izena ematea beharrezkoa da, saioak aurrera egiteko ezinbestekoa baita aldez aurretik ikasleen kopurua ezagutzea. Horretarako, honako bideak erabil daitezke:
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/