Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Kontzentrazioa Memoriaren Egunean

Kontzentrazioa Memoriaren Egunean

Ostegun honetan, azaroaren 10ean, Memoriaren Eguna izanik, elkarretaratzea izango da udaletxe azpian, eguerdiko hamabietan, udaletxe azpian. Herritar guztiok zaudete gonbidatuta.

Hona hemen, hitzez hitz, udaleko alderdiek adostutako oharra:

Memoriaren Eguneko adierazpena

Memoriaren Eguna izanik, euskal erakundeek gonbita egiten die herritarrei iragana ez ahazteko, ezta gure gizarteak jasandako ondorio lazgarriak ere, bereziki ez ahazteko biktimak; hain justu, beren minaren eta nahigabearen injustizia aitortu behar diegu. Elkartasuna, hurbiltasuna, egia, aitortza eta erreparazioa zor diegu biktima guztiei.

Aldi berean, memoriarekiko hitzordu horrekin askotarikoen arteko elkarrizketa sustatu nahi da, iraganaren gaineko hausnarketa kritikoa sustatu nahi da; eta, horretarako, gaur egunerako eta etorkizunerako elkarbizitza ezartzeko borondate eraikitzailea partekatu, betiere ideien aniztasun, printzipio demokratiko eta giza eskubideen defentsarekiko errespetuan oinarrituta.

Horregatik guztiagatik, adierazi nahi dugu:

.- sekula ez zutela gertatu behar eta sekula gehiago ez dela gertatuko, ezta justifikatuko ere, gure arteko indarkeria eta terrorismo adierazpenik.

.-  giza eskubideak urratzeko mehatxu orok izango duela gure aurkako jarrera, eta

.- gure herrirako gaurko eta etorkizunerako borondatearen oinarrian dagoela bide baketsu eta demokratikoetan sakontzea, elkarbizitza libre eta bakezkoa lortzeko formula eraikitzaile bakarra izanik.

 

 

Elkartasun azokarako material bilketa
IZAROren kontzertua Herri Antzokian

Sartu