lekukoa

Legorretako Udalak kilometro bat erosi du aurtengo Korrikarako ere, eta herritarrei eskaini nahi die lekukoa eramateko aukera.

Eman izena osteguneko 11:00k baino lehen, honako modu hauek baliatuz: kultura.legorreta @ euskalnet.net helbidera idatzita, kultur etxera (943-08 50 50) edo udaletxera deituta (943-08 40 00), edo bertara etorrita. Izen-abizenak eta telefonoa eman behar dira.

Ostegunean egingo da zozketa, 11:00etan. Animatu!