Menu

Kultur Astea, igandetik igandera

KulturAstekoEgitaraua-iloveimg-croppe_20171019-072154_1

Hona hemen aurtengo kultur asteko egitaraua:

URRIAK 22, IGANDEA

13:00     Bertso saioa Jainkoeneko terrazan, Andoni Egaña eta Maialen Lujanbiorekin.

URRIAK 25, ASTEAZKENA

17:00     ‘Hor konpon Marianton’ ipuin kontaketa Herri Antzokian, 3-8 urte bitarteko haurrentzat. (E).

19:00     Buruhandiak.

19:30     ‘Emakume argitsuak’ hitzaldia eta dokumentala Herri Antzokian, Legorretatik Mundura GKEaren eskutik. (G).

URRIAK 26, OSTEGUNA

17:00     Telefono mugikorraren erabilerari buruzko tailerra udaletxeko batzar aretoan. Ordu eta laurdeneko bi zati izango ditu:  oinarrizko erabilera (whatsappa) eta aurreratua (aplikazioak, Legorretapp). (E/G).

19:00     Buruhandiak.

21:00     ‘Temple Grandin’ filmaren emanaldia, Herri Antzokian. (G).

URRIAK 27, OSTIRALA

17:00     Legorparty 2017 ordenagailu topaketaren hasiera, Patxi Ezkiaga kultur etxean.

17:30     Herriko gazteentzako oinarrizko sukaldaritza tailerra, Aldaieta elkarteko kideen eskutik. Bilkoin elkartean. (E).

19:00     Buruhandiak.

19:30     Kantu Jira udaletxe aurretik abiatuta, Elekun abesbatzarekin. Une berean tabernek pintxo-potea eskainiko dute.

23:00     XXIII. Mus Txapelketa, Bilkoin elkartean.

URRIAK 28, LARUNBATA

11:00     Sagar Festa. Aldaieta elkartearen eskutik, herriko plazan. Aurrez Ugaro herri eskolako haurrek bildutako sagarraren prentsatzea eta muztioa jasotzea. Ondoren, muztioa banatuko da.

    • Astean zehar, Aldaieta elkarteak nagusiki sagarrarekin eginiko elikagaiak prestatzeko tailerrak emango dizkie Ugaro herri ikastetxeko ikasleei.

16:00-18:00         Garagardoa etxean egiten ikasteko tailer teoriko praktikoa Bilkoin elkartean, Lupulu taldearen eskutik. Ekoizpen prozesuko teknika zein pausoak ikasiko dira. (E)

17:00-18:30         5 eta 12 urte arteko haurrentzako Hosto Tailerra Kutxa Ekoguneak antolatuta, udal pilotalekuan. (E).

URRIAK 29, IGANDEA

10:00-18:00         Ibilgailu klasikoen V. topaketa, Kale Nagusian.

                11:00     Partaideentzako hamaiketakoa.

                13:30     Sari banaketa.

                14:00     Partaideentzako bazkaria Bilkoin elkartean.

                16:30     Ibilbidea.            

20:00     Legorparty 2017 ordenagailu topaketaren amaiera, Patxi Ezkiaga kultur etxean.

OHARRA:

(E) Ekintza hau euskaraz izango da.

(G) Ekintza hau gazteleraz izango da.

Kultur Astea

Bertso saioa igandean, Jainkoeneko terrazan
Aldaieta elkarteko jubilatuak, Balentziaga museora

Sartu