Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Kultura babesten eta bultzatzen jarraitzeko apustua

herri-antzokia

Covid-19aren pandemiak hankaz gora jarri  du egunerokoa; azken asteetan, gainera, alarma egoera arautzen duten neurri berriak sartu dira indarrean. 

Egoera ez da nahiko genukeen modukoa. Hala ere, pandemiak luze joko duela ikusita, udalak, garaian garaiko neurri guztiak betez, ahal dituen ekitaldiak antolatzeko asmoa azaldu nahi du: herrian kultur ekitaldiez gozatzeko aukera eskaini nahi die herritarrei (horrela nahi dutenei, behintzat). Kultura kontsumitzea garrantzitsua baita osasuntsu mantentzeko. 

Gauzak horrela, datozen asteetan hainbat ekitaldi antolatuko dira; betiere, momentuko egoerak ahalbidetzen badu, noski. Kulturak bizirik irauteko udalen bultzada eta babesa ere ezinbestekoa delako. 

Esan bezala, antolatuko diren ekitaldi guztiak babes eta segurtasun neurri guztiak jarraituz antolatuko dira. Indarrean dauden protokoloak betez. 

"Esnatu naiz" kabareta, larunbatean
Euskaraldian izena emateko aukera gaur herriko pla...

Sartu