Menu

'La fiesta de la Madonna' antzezlana, Oroimenak taldearekin

PHOTO-2019-03-28-22-22-12-moztuta

Ostiralean, hilaren 5ean, La fiesta de la Madonna antzezlana eskainiko du Oroimenak antzerki talde amateurrak. ONCEko antzerki taldea da Oroimenak. J. Malangaren antzezlan honetan, adinekoen bakardadea lantzen dute, umore pixka batekin. Hogei aktore inguruk osatzen dute antzerki taldea, eta itsuak dira ia denak, edo ikusmen ezintasun handikoak. Antzezlan honekin bakardadearen inguruko gogoeta sustatu nahi dute.

19:00etan izango da saioa, eta sarrerak aurrez salgai daude, herriko kioskoan, 4 euroan. Antzezlana hasi aurretik ere erosi ahal izango dira, 5 euroan.

Aldaieta jubilatu elkarteak eta SATTO taldeak elkarlanean antolatu dute, udalaren laguntzarekin.

Ostiralean abiatuko da Korrika Kulturala Legorreta...
Festak antolatzeko bilera ostegunean

Sartu