Legorretako Udalak premiaz peoi bat kontratatu behar du, lan eginkizunak pilatu dira-eta. Horretarako, Lanbiderekin lankidetzan, hautaketa-prozesu bat jarri du abian.
Sartzeko ezinbesteko baldintzak honako hauek dira:
1. Eskola-ziurtagiria, eskola-graduatua edo baliokide.
2. Euskara: oinarrizko maila (ahozkoa eta ulermena).
Elkarrizketa euskaraz egingo da ekainaren 30ean.
Baloratuko da: aurretiazko eskarmentua, B1 gidabaimena izatea eta Goierrin bizitzea.
Lan kontratuaren iraupena: 2021eko uztailaren 1etik irailaren 30era, biak barne.
Lanaldia: %100
Ordutegia: 08:00etatik 15:00etara.
Soldata gordina: 1.619,31 euro.
Eskaerak honako posta elektroniko honetara bidaliko dira:
Izena emateko epea igandean bukatuko da (ekainaren 27an).
Informazio gehiago lortzeko, Lanbideren webgunean.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/