Menu

"Larre motzean" dokumentala, ostegunean

Kartela-larre-motzea_20210316-191347_1

Datorren ostegunean, martxoaren 18an, "Larre motzean" dokumentala izango da ikusgai Antzokian. Ekitaldi hau, Legorretako Udaleko berdintasun sailak eta herriko talde feministak elkarlanean,Martxoaren 8aren, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, antolatutako egitaruaren barruan kokatzen da. 

Haurralde fundazioak egindako dokumental honetan,emakumezkoek baserri munduan izandako bizipenak jasotzen ditu. Euskaraz eta gaztelaniaz egindako dokumentala honetan, euskal emakume askok iraganean bizitako egoera jasotzen du: "Gutxirekin pasatzen egotera eta gutxirekin konpontzen egotera ohitu" direnenena.
Larre motzean dokumentalak Euskal Herriaren garapenean eta hazkundean ezinbestekoak izan diren emakume anonimo horien ahotsa eta esperientzia ikusten laguntzen du.

Ordua: 18:00etan.

Iraupena: 25 minutukoa. 

Pelikularen ondoren, pelikulako partehartzaileekin solasaldia izango da.

Bertara joateko izena Balentin kioskoan eta kultur etxean (943085050 / kultura @ legorreta . eus).

 
Bakq identifikazio txartela erabiltzen ikasteko ik...
Herri baratzeetan hutsik dauden partzelak adjudika...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu