Larunbatean, otsailaren 25ean,Legorretako Iñauteriak ospatuko dira herrian eta egun horren baitan egitarau oparoa antolatu du Legorretako Gaztetxeak. 12:30ean txupinazoa botako da gaztetxetik eta jarraian buruhandiak ibiliko dira herriko kaleetan zehar. Arratsaldean, berriz, mozorro desfile musikatua abiatuko da Olaso tabernatik (18:00etan emango zaio hasera) eta 23:00etan ''Kosmai kosin' taldearen eta 'DJ Naza'-ren kontzertuak izango dira gaztetxean. Ondo pasa!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/