09:00etan hasiko da proba, herriko plazatik. Bi ibilbide izango dira, bata luzea (36,95), eta bestea motza (27,95). 270 parte-hartzaile izango dira, eta toki guztiak beteta daude ekainaz geroztik.
Dortsala eta mailota jasotzeko aukera bihar izango da, ostirala, arratsaldeko 17:30etatik 19:30etara, eta larunbatean, goizeko 08:00etatik 8:45etara, Herri Antzokian (herriko plazan). Antolatzaileek adierazi dute eskertuko luketela bezperan jasotzea mailotak, egunean bertan lanak errazteko.
09:00etatik 13:30 aldera mugimendua izango da errepidean; adi ibili, beraz, eta egin kasu antolatzaileei.
Proban zehar herriko boluntario ugarik parte hartuko dute laguntzen. Eskerrik asko denoi!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/