Bihar, hilak 27, Yogurinha Borovaren kontzertua izango da Herri Antzokian, 18:00etan. Azaroaren 25eko egitarauaren barruan antolatu du kontzertu hau herriko Aiuri talde feministak, udalak lagunduta. Emanaldia doakoa da, adin guztietako herritarrentzat.
Horrez gain, egun osoan izango dira ekintzak, borroka feministan murgiltzeko: autodefentsa feminista tailerra, emakumeen bilkura, poteoa eta bazkaria, hain zuzen.
Animatu!
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/