Menu

Lau kontzertu eta apustu bertsotu bat izango dira udaberrian Herri Antzokian

IMG_8893

Prest dago udaberrirako egitaraua, bete-betea! Herri Antzokian, oraingoan, lau kontzertu eta bertsoz girotutako apustu bat izango dira. 

Apirilaren 13an, Hiri Galduak eta Libe taldeen kontzertua izango da, 22:30etan hasita.

Apirilaren 27an, Ruper Ordorika igoko da antzokiko oholtzara, 19:30etan. Kasu horretan, kontzertua eserita ikusteko izango da.

Maiatzaren 4an, EH Sukarrak emango du kontzertua, 22:30etan.

Ekainaren 8an, bertsoz girotutako apustu bat izango da, Odei Lopez eta Imanol Iruarrizekin.

Ekainaren 15ean, Zesura eta Agresión Verbal taldeen kontzertua izango da.

Bada berritasun bat oraingoan: lau kontzertuetarako bono bat eskuragai egongo da legorretar guztientzat. Bono hori erosiz gero, %25eko deskontua izango dute langileek (15 euro balio du), eta %50ekoa adintxikiko, ikasle, langabe eta jubilatuek (10 euro balio du). 

Martxoaren 26tik (astelehena) apirilaren 13ra bitarte (ostirala) egongo da eskuragai, udaletxean eta kultur etxean.

IMG 8893

IMG 8894

2018ko UDABERRIA 2 001

18:45ean zabalduko dira ateak dantza emanaldirako,...
Mozorro egunerako gaia: 80ko hamarkada

Sartu