Menu

Legorretako hiri antolamendua ezagutu eta eztabaidatzeko partaidetza saio irekia egingo da urriaren 18an

Legorreta

Legorretako Hiri Antolamenduko Plan Orokorraren (HAPO) baitan, honen inguruko aukerak ezagutu eta eztabaidatzeko partaidetza saio irekia egingo da datorren urriaren 18an. Herri Antzokian egingo da, 18:30etik 20:30era bitartean, eta herritar guztiei luzatzen zaie bertaratzeko gonbita.

Bertan, landa-lurretan zer egingo den eta etxebizitza berriak non egin ahalko diren hitz egingo da, besteak beste. Bestalde, eraikinen inguruko arautegiaren azalpenak ere emango dira. Legorretaren hiri antolamendua nolakoa izango den erabakitzeko jarraipen saio interesgarria da, eta ondorioz, parte hartzeko deia luzatzen da Udaletik.

HAPO

Aldaieta elkarteak Gasteizera egingo du irteera ur...
Lau farola jarri dira autobus geltokiaren inguruan

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu