Menu

Legorretako LGTBI+ herritarren errealitateari buruzko diagnostikoa aurkeztuko du udalak

BIZIGARRI_kartela_A3_ALTAN_gabe_page-00011

Legorretako Udalak, 2020ko ekainaren 28an egin zuen adierazpenean, berretsi egin zuen LGBT+ herritarren eskubideak urte guztian bermatzeko konpromiso politikoa. Bide horri segika, 2021eko ekainean, LGBT+ komunitatearen diagnostikoa egiteko proiektua jarri zuen martxan. Herri honek orain arte ez ditu izan LGBT+ pertsonei begirako politika espezifiko edo zeharkakoak, eta, hain justu, hori aldatzeko abiatu zen prozesu hau.

Orain, 2022ko ekain honetan, urtebeteko lanaren ondoren, diagnostikoa aurkeztuko du udalak, emanaldi berezi batean: Telmo Iruretak aurkeztuko du diagnostikoa, Iñaki Esnalen hitzartzeari jarraituz, eta, ondoren, Alarma Morea taldeak kontzertua eskainiko du. Datorren ostiralean izango da, ekainaren 17an, 18:30etan, herriko plazan.

Diagnostikoa bera argitaratu egin du udalak, eta aurkezpenean eskura egongo da, interesa duten herritarrek eskuratu ahal izan dezaten.

Lan hau lehen pausoa da LGBT+ herritarren eskubideak bermatuko diren agertoki batera iristeko. Eskerrik beroenak proiektuan parte hartu duzuen herritar guztioi: hau egiteko, zuen bizipenetan sartzen utzi diguzue, eta zuei esker atera da proiektua aurrera. Orain, lanari ekitea dagokigu, denon artean Legorreta bizigarri bat eraikitzeko, guztion eskubideak berma daitezen.   

BIZIGARRI kartela A3 ALTAN gabe page 0001

Eskatu mahai eta aulkiak Corpus egunerako
[Ordu aldaketa] Ostegunean, festen balorazioa egit...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu