Menu

Legorretako udal gobernuak bat egiten du M-8ko greba feministarekin

portada-bige-38-1024x676

Legorretako udal gobernua bat dator Euskal Herriko Mugimendu Feministaren aldarrikapenekin. Horregatik, bat egiten du Emakumeen Nazioarteko Egunerako deitutako greba feministarekin. Emakumeok greba egingo dugu, eta gizonok zaintza lanak bermatuko ditugu. Kalean egongo gara, herrian eta eskualdean antolatutako ekintzetan.

Emakumeen Nazioarteko Egunaz harago, ordea, iritzita borroka feministak egunerokoa izan behar duela, berdintasun plana martxan du Legorretako Udalak: herritar guztiek eskubide eta aukera berberak izatea nahi dugu, genero desorekak gaindituta. Askotariko erronkak ditugu mahai gainean, eta ari gara pausoak ematen: indarkeria matxistaren aurkako protokoloa, hezkidetza saioak, eskolako jolastokiaren birmoldaketa, jabetze eskolak, festa parekideak antolatzeko saioak, udal komunikazioaren azterketa...

Aurten, gainera, diru sail bat jarri dugu aurrekontuan, berdintasun teknikaria kontratatzeko. Administrazioari, izan ere, hitzetatik harago joatea dagokio, berdintasun politikak aurrera eraman ahal izateko baliabideak jartzea.

Herritar guztiei dei egiten diegu antolatutako ekintzetan parte har dezaten, bizitzak erdigunean jar ditzagun.

Legorretako udal gobernua - 2019ko martxoaren 7an

Hona hemen M-8rako herriko asanblada feministak an...
Andoaingo piano jaialdian izan dira Musika Eskolak...

Sartu