Menu

Legorretako Udalak berdintasun programa aurkeztu du Foru Aldundian

Berdinbidean4-iloveimg-cropped

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Berdinbidean programan parte hartzen du Legorretako Udalak. 10.000 biztanle baino gutxiago dituzten herrientzako programa bat da, eta, haren bidez, baliabide teknikoak eta ekonomikoak ematen dizkie udal horiei.

Legorreta 2012an sartu zen programa horretan, eta laguntza handia da herrian berdintasun politikak garatu ahal izateko. Horrez gain, azpimarratzekoa da Berdintasun Lantaldearen inplikazioa, ezinbestekoa ari baita izaten berdintasunean aurrera egiteko.

Gaur egun, hiru lan ildo ditu zabalik:

1- Zeharkakotasuna eta gobernantza.

2- Balioen aldaketa: heziketa lantzea eskolako irakasleekin, guraso, aitona-amona eta zaintzaileekin... Aste honetan eta datorren astean, berriz, herriko eragileekin landuko dute berdintasuna, eta, ondoren, hezkuntza ez-formaleko kideekin: eskola kiroleko entrenatzaileak, dantzako irakasleak, udalekuetako begiraleak...

3- Indarkeria matxista gazteen artean.

Aurreko asteazkenean, foru diputazioak batzar bat antolatu zuen, eta herrialdeko hiru esperientzia kontatu ziren bertan: Saiaz mankomunitatearena (Albiztur, Errezil, Bidania Goiatz eta Beizama), Urnietako Udalarena eta Legorretako Udalarena. Zelai Amenabarro alkateak eta Itsaso Urretagoienak eman zuten Legorretako Udalaren programaren berri.

Goierri telebistan eman dute saioaren berri, bideo honetan.

Berdinbidean4Berdinbidean3Berdinbidean1

Odol ematea izango da bihar
Legorretako inauteriak

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu