Menu

Legorretako Udalak hondakinen kudeaketa egokiaren garrantzia azpimarratu nahi du

Legorretako Udala

Duela hilabete edukiontzietatik kanpo hainbat hondakin agertu zirelako ezinegona agertu ondoren, Legorretako Udalak ondoeza adierazi nahi du oraindik ere pertsona batzuk izaten ari diren jokabidearekin. Udalak hondakinen kudeaketa egokia duen udalerri garbi baten alde egiten du lan, eta horregatik, garrantzitsua da gainerako herritarrekiko errespetuzko jokabidea izatea.

Gaizki-ulertuak saihesteko, Sasietako Mankomunitateak egiten duen bilketan honako objektu hauek biltzen dira: altzariak, koltxoiak eta somierrak, alfonbrak, etxetresna elektrikoak, ordenagailuak eta telebistak. Hala ere, zerbitzuak ez du bere gain hartzen zaborra eta obratako hondarrak, sanitarioak, pneumatikoak, paletak, objektu ebakitzaileak, hondakin arriskutsuak (hala nola, bateriak edo olioak) eta etxebizitza, garaje edo ganbarako garbiketa-hondarrak. Arau hausteari dagokion zigorra 90,10 eurora arteko isuna da, Ordenantzaren 41.c artikuluaren arabera.

Jarraian, bilketa zehazki zein egunetan egin den eta egingo den zehazten duen egutegia dago ikusgai:

Egutegia 2023

Legorretako Udalaren adierazpena sexu jazarpen kas...
Amaitu dira Legorretako udalekuak eta gazteen udak...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu