Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Legorretako udalbatzaren adierazpena Aberri Egunean

logo-legorreta

Legorretako udalbatzaren adierazpena Aberri Egunean

Aurtengo Aberri Eguna egoera oso berezian datorkigu, salbuespen egoera batean murgilduta, gertakizun tragiko eta mingarriek inguratuta: konfinamendu betean dago euskal gizartea, eta Euskal Herriaren luze-zabalean bere arrastorik gordinena utzi du COVID-19 gaitzak: mila herritar inguru hil dira, eta milaka herritar daude gaitzak jota. Gaurko egunez, horren egoera konplexuan, begirada herritarrongan jartzea dagokigu: gaixotasun horren ondorioz sufritzen ari diren euskal emakume eta gizonengan. Horiek guztiak izango ditugu gogoan daukagun onena emateko, gaixotasunari aurre egiteko, egoera gainditzeko eta ahalik eta azkarren normaltasuna berreskuratzeko. Elkarlanean aritzeko garaia da, batera, auzolanean aritzeko garaia.

Hala, 2020ko Aberri Egun honetan, Legorretako udalbatzak honako hau adierazten du:

I.- Doluminak helarazten dizkie senide eta lagunak galdu dituzten herritarrei.

II.- Esker mezua helarazten die osasun eta zaintza arloko langileei, eta egoera honetan beren onena ematen ari diren herritar guztiei.

III.- Udaletxean ikurrina jarriko du masta erdian, udaletxeko balkoian.

Eta dei egiten die herritarrei:

I.- Eguerdiko 12:30etan minutu bateko isilunea egin eta dolua adieraz diezaieten krisi honetan hurbilekoak galdu dituzten eta horiek nahi bezala agurtu ezin izan dituzten familiei.

II.- Ikurrinak jar ditzaten etxeko balkoietan.

III.- Eta parte har dezaten beste zenbait eragilek Aberri Egunerako deitutako ekimenetan.

Legorretan, 2020ko apirilaren 12an

Webgune berria sortu du Jaurlaritzak, gizarte arlo...
Azintzio jaien antolaketa ere, bertan behera

Sartu