Menu

Legorretako VI. Lasterketa Solidarioa irailaren 16an jokatuko da

Legorretako-Lasterketa-Solidario_20230911-075528_1

Azken urteetako ohitura onak mantenduz, Pikuk Kirol Klubak Legorretako VI. Lasterketa Solidarioa antolatu da irailaren 16rako, larunbat honetarako. Edizio berri honetan jasotako diru guztia Gautena elkartearentzat izango da, autismoaren espektroko nahastea duten pertsonen senideen elkartearentzat hain zuzen ere.

Aurtengo lasterketako ibilbidea aurreko aldietako berdina izango da: 7,1 kilometro eta guztiz laua. Izen ematea irailaren 15eko 20:00etara arte egongo da irekita, eta lasterketa hilaren 16an egingo da, 11:00etan abiatuta Legorretako plazatik. Kirolprobak plataformaren bitartez eman daiteke izena zazpi euroren truke.

Azpiko bi argazkietan probaren kartela eta edizio honetako kamiseta ikus daitezke.

image

Kale Nagusiko 6. zenbakiko orubea erabilgarri bihu...
Jubilatuen astea irailaren 12tik 17ra ospatuko da

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu