Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Legorretan herritarren partaidetza finkatzen eta sendotzen

Legorretan herritarren partaidetza finkatzen eta sendotzen

Partaidetza Finkatzen eta Sendotzen prozesua jarri du martxan Legorretako Udalak. Herritarrekin batera hausnarketa prozesu bat hastea da helburua, guztion artean Legorretan herritarren parte hartzeko ereduak nolakoa izan behar duen zehazteko, parte hartzeaz gogoeta egiteko, eta partaidetzaren ikuspegia zabaldu, aberastu eta osatzeko, parte hartzeko kultura txertatzen joanez. Prozesu honen emaitza nagusia partaidetza ordenantza izango da.

Hasteko, udaleko zinegotzi eta langileok egin dugu saio bat, parte hartzeko oinarriak lantzeko.

b2ap3_thumbnail_partaidetza2.JPGb2ap3_thumbnail_partaidetza3.JPG

Prozesua Elhuyar Aholkularitzak gidatuko du, eta hurrengo pausoa herritarrekin bi bilera egitea izango da:

→ 1. saioa, ekainaren 8an, asteazkena, 18:30etik 20:30era. Zinegotziek, udaleko langileek eta herritarrek, elkarrekin, Legorretak izan behar duen partaidetza-sistema definituko dugu.

→ 2. saioa, ekainaren 15ean, asteazkena, 18:30etik 20:30era: Zinegotziek, udaleko langileek eta herritarrek, elkarrekin, partaidetza arautuko duen ordenantzaren oinarriak finkatuko ditugu.

Bilera presentzialez gain, internet bidez ere parte hartzeko aukera egongo da, Legorreta.eus webgunearen bidez. Elhuyarrek garatutako #PartaidetzaOn tresna erabiliko da herritarren ekarpenak jasotzeko eta, bide batez, prozesuaren informazio guztia biltzeko.

Prozesu hau denon artean eraiki nahi dugunez, saioetara bertaratzeko gonbita egin nahi dizugu. Antolaketa-lanak errazte aldera, agertzekoa bazara, jakinaraziguzu Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko. helbidean edo 943-08 40 00 telefonoan.

Asfaltatze lanak egin dira udaberrian
Musika eskolaren kontzertua izango da ostiralean, ...

Sartu