Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

#LegorretarrokSarean, herritarron etxeko egonaldi honetako sormena biltzeko gunea

sarrera-legorretarroksarea_20200405-101040_1

Atal berri bat martxan da Legorreta.eus atarian: #LegorretarrokSarean.

Etxeko egonaldi honetan, ahalegin handia egiten ari dira herritarrak egunerokoa arinagoa izan dadin. Jenny Aredak eta Aitor Castillak, esaterako, ipuin bat sortzen dute egunero, eta ilustrazioa gehitzen diote istorioari. Odei Lopezek, berriz, bertso bat botatzen du egunero, eta ariketa fisikoa egiteko kanala ere martxan jarri du.

Sormen lan horiek guztiak eta gehiago bildu nahi ditu #LegorretarrokSarean atalak, etxeko egonaldi hau arintzeko eta elkarren berri izateko: irekita dauzka ateak, argazkiak, marrazkiak, eskulanak eta bururatzen zaizuena jasotzeko. Etxeko txikiek makina bat marrazki eta eskulan egingo zituzten seguru asko... bidali lagunek ikus ditzaten!
Irudiak PDF formatuan bidali, mesedez.

Etxean bai, baina ez bakartuta: sareak batu ditzala pikuak!

#LegorretarrokSarean

Herritarrek egindako maskarilak, herritarrentzat
Jarduera ekonomikoari COVID-19 birusak eragindako ...

Sartu