Menu

LGTBIfobiaren aurkako egunean, Legorretako LGTBI komunitateari deia

LGBTlegorreta.eus_irudia

Gaur, Maiatzaren 17a, LGTBIfobiaren aurkako nazioarteko eguna da, egun aproposa Legorretako Udaleko Berdintasun sailak esku artean duen lan baten berri emateko.

Herriko LGTBI komunitatearen inguruko diagnostikoa egiteko proiektua jarri du martxan udalak. Asmoa da herrian dauden LGTBI pertsonak identifikatu eta horiek beren eguneroko bizitzan, esparru ezberdinetan, bizi dituzten egoera zehatz batzuk ezagutzea. Hau da, LGTBI kolektiboko kide izateak eguneroko bizimoduan nola eragiten duen eta Legorretan komunitate honek bizi duen errealitatea zein den jakitea. Finean, herriko mapa bat egitea LGTBI komunitateko pertsonen ezaugarrien eta bizimoduaren inguruan.

Bi helburu ditu diagnostiko honek: LGTBI komunitateari zuzenduriko politika publikoak sortzea, batetik, eta herrian LGTBI komunitatea elkartu, sareak sortu eta harreman intergenerazionalak sustatzea, bestetik.

Sudergintza eta Hiruki Larroxa elkarteko ikerlari Zuriñe Rodriguezek eta Ibai Fresnedok egingo dute diagnostikoa, eta herriko LGTBI komunitateko kideak elkarrizketatzea izango da aurreneko pausoa.

Bertan parte hartu nahi baduzu, jarri harremanetan haiekin, helbide honetan: (konfidentzialtasuna bermatuko da). 

Gero eta herritar gehiagok parte hartu, gero eta aberatsagoa izango da emaitza. Beraz, animatu!

LGBTlegorreta.eus kartela

 

Zabalik dago udaleku irekietarako izen-ematea
Berdinen arteko gatazkak eta komunikazio eraginkor...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu