Menu

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Liburutegia irekita astelehenetik aurrera

liburuak

Legorretako liburutegia itxita egon da COVID-19 dela-eta. Datorren astelehenean, ekainaren 1ean berriro jarriko da martxan zerbitzua baina hainbat aldaketa izango ditu zerbitzuak. Soilik mailegu-itzulketa egiteko aukera izango dute erabiltzaileek eta joan aurretik liburu eskaera telefonoz (943 085050) edo e-mailez (liburutegi.legorreta @ euskalnet.net) gomendatzen da. Harrera, sarrerako lehiatilatik egingo da eta itzultzeko liburua bertan jarriko den kaxan utzi beharko da.

Bestalde, ordutegia 09:30etik 12:30erakoa izango da. Gogoratu, sartzeko beharrezkoa izango dela musukoa jaztea eta eskuak hidrogelaz garbitzea. Liburutegiko gela (liburuen kontsulta, ordenagailuak, mahaiak…) itxita egongo da. Faseen aldaketa emana ahala, zerbitzua egokitzen joango da.

Hirugarren faserako oharrak
Ikasle berriek Musika Eskolan izena emateko kanpai...

Sartu