Menu

Liburutegia itxita, irakurketa zabalik

Logo-eLiburutegia-moztuta

Legorretako Liburutegiak, COVID-19aren ondorioz sortutako egoera dela-eta, honako hau jakinarazi nahi die herritarrei:

Alde batetik, herritarrek maileguan hartutako liburuak itzultzeko epeak ez dira kontuan izango. Egoera normaltasunera itzultzean eraman ahal izango dituzte bueltan liburutegira maileguak, arazorik gabe.

Horretaz gain, etxean orduak igarotzeko irakurketara jotzeko aukera paregabeaz gozatzeko, eliburutegia erabiltzeko aukera eskaini eta gogorarazten zaie herritarrei. Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Hizkuntza Politika Sailak sarbidea erraztuko die herritar guztiei zerbitzu hori erabil dezaten, modu horretara liburutegi digital garrantzitsu bat herritarren eskura jarriz. www.eliburutegia.euskadi.eus helbidera joanez gero, bertan liburuak deskartzeko aukera dago. Eskatzen diren erabiltzaile zenbakia eta pasahitza ahaztuz gero, honako helbide elektronikora idatziz lor ditzakezue: kultura.legorreta @ euskalnet.net. Liburutegi publikoko erabiltzaile ez direnek, berriz, honako helbidera idatzi behar dute, eta bertan erraztuko zaizkie beharrezko sarbideak: liburutegi-zerbitzua @ euskadi.eus.

 

 

900 840 111: Salatu indarkeria matxista eta eskatu...
Sasietaren oharra

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu