Bihar, asteazkena, Ipuinaren Ordua egitasmoaren baitan ipuin kontaketa saioa izango da Antzokian Miruren eskutk. Zoriontsu izateko sortu gara izeneko kontakizuna izango da 3 urtetik 8 urtera bitarteko umeentzat.
Bertan, ipuin dibertigarrien bidez, haurrek sentitu ditzaketen zalantza, kezka edo galderak, Miruk gerturatuko dizkien pertsonaien bitartez hobeto ulertu ahal izango dituzte haurrek. Modu honetan, askotan sentitzen dituzten eta batzutan ulertu ezin dituzten sentimendu edo jarrerak errazago barneratuz.
Antzokian, arratsaldeko seietan izango da saioa eta bertara joan nahi dutenek kultur etxean (943-085050/ kultura @ legorreta . eus) eman dezakete izena.
By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/