b2ap3_large_sanjoan

Ostegunean, San Joan bezperan, afari-merienda izango da plazan, eta udalaren mahai eta aulkiak eskatu ahal izango dira aurrez, FORMULARIO HONETAN edo udaletxean bertan. Osteguna izango da azken eguna (13:00 arte).

Egunean bertan, 18:00etatik 18:30etara jaso beharko dira, udalaren almazenetik, eta 22:30etatik 23:00etara entregatu. Mahai bakoitza 5 euro ordaindu beharko da, eta aulki bakoitza, euro bat. Materiala jasotako momentuan bertan ordaindu beharko da. Mesedez, dirua justu eraman.