Menu

Mahai jolasetarako izen ematea urtarrilaren 8an eta 9an egingo da

mahai-jokoak-2

Aldaieta jubilatu elkarteak antolatzen dituen mahai jolasetarako izen ematea datorren urtarrilaren 8an eta 9an egingo da, astelehenean eta asteartean. Beraien elkartean egongo da izena emateko aukera, 11:30etik 12:30era, bi egunetan.

Jolasak urtarrilaren 23an hasiko dira, eta honako hauetara jokatuko dute: musa lau eta zortzi erregetara, tutea, txintxona, seiko urrea, eskoba, punttua, toka, igela eta potea.

Senegalera bidaltzeko betaurrekoen bilketa egingo ...
Aldaieta jubilatu elkarteak argazki erakusketa ant...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu