Menu

'Mahaitasunez', transexualitatea erdigunean jarrita

Ekainak-9-18_00etan

Mahaitasunez emanaldia izango da ekainaren 9an, 18:00etan, Legorretako Herri Antzokian, transexualitatea, aniztasuna eta maitasuna uztartuko dituen saioa. Atarrabiako institutuko irakasle bat eta bi ikasle izango dira protagonista: Ekaitz Goikoetxea beasaindarra, eta Mikele Grande eta Olaia Baigorri, hain zuzen ere.

Emanaldiaren lehen zatia solasaldi bat izango da; Goikoetxeak Mikele Grande nerabe transexuala elkarrizketatuko du, bere esperientziaren berri emateko. Bere bizipen eta gogoetak azaleratuko ditu Grandek, transexualitatea normalizatzeko eta gizarteratzeko bidean.

Poesia eta musika

Ekitaldiaren bigarren zatian, poesia, musika eta dantza izango dira protagonista. Olaia Baigorri ikasleak mahaian idazten zituen zitak eta olerki zatiak izango dira oinarri (horregatik jarri diote izena Mahaitasunez). Eduardo Zudaire, Leire Merino eta Irati Goikoetxea izango dituzte lagun.

Euskaraz izango da saioa, oro har, eta gaztelaniaz ere egingo dute tarteka. DOAN.

Ekainak 9 18 00etan. Legorretako Herri Antzokian 001

18:30etan jarri da ordua frontoian eta plazan maha...
Apustu bertsotua Odei Lopez eta Imanol Iruarrizeki...

Sartu