Menu

'Maixabel' filma ikusgai izango da Herri Antzokian

227661540_1879627372202012_7988024612876694205_n

Donostiako Zinemaldian estreinatuko da Iciar Bollain zinema zuzendariaren Maixabel pelikula, eta, ondoren, hilaren 24an iritsiko da zinema aretoetara.

Legorretako Herri Antzokian ere izango da ikusteko aukera; bi emanaldi izango dira: 24an bertan lehena, 18:00etan, eta 26an bigarrena, 18:00etan.

Sarrerak 5 euroan daude salgai: udaletxean, goizez (07:00-14:00), eta kultur etxean, arratsaldez (16:30-19:30). Izena eta telefono zenbakia ere eman behar dira sarrera erostean.

Udaletxera edo kultur etxera bertaratu ezin denak erreserba egin dezake, ikusle guztien izenak emanda ( / 747-42 82 60, Whatsappez), eta emanaldia baino ordu erdi lehenago ordaindu eta eskuratu sarrera, antzokiko leihatilan.

Maixabel kartela page 0001

 

Urrian hasiko dira memoria tailerrak, soinketa eta...
Legorreta 2030 plan estrategikoaren prozesua aurke...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu