Menu

Martxan da Goierriko Energia Bulegoa

GEB

Goiekik, Goierriko 18 udalekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Jasangarritasun departamentuarekin elkarlanean, Goierriko Energia Bulegoa sortu eta martxan jarri du.

Zer zerbitzu emango da?

Zerbitzua Goierri eskualdeko herritarrei zuzendua egongo da. Goierritarrei energiaren inguruko zalantzak argitzen laguntzeko gunea izango da. Bertan, gai hauek landuko dira:

- Argindar eta gas fakturak ulertu, aztertu eta optimizatu.

- Tramiteen kudeaketan lagundu: kontratu aldaketa eta potentzia aldaketa.

- Bono sozialaren eta diru laguntzen inguruko informazioa eman.

- Energia aurrezteko aholkuak eman.

Etorkizunean, beharren arabera, landuko diren gaiak zabaltzen joango dira. Gai hauek energia berriztagarriak, auto-kontsumoa, komunitate energetikoen garapena, instalakuntza efizienteak, eraikuntza birgaitzeak eta mugikortasun jasangarria izan daitezkeela aurreikusi da.

Non eta noiz eskainiko da zerbitzua?

Energia Bulegoa 2023ko azaroa amaieran jarri da martxan eta aurrez aurrekoa, doakoa eta ibiltaria izango da. Horrez gain, emailez edo telefonoz kontsultak egiteko aukera egongo da.

Aurrez aurreko zerbitzua astean behin hiru herri hauetan eskainiko da:

Goizez 10:00etatik 14:00etara:

- Astelehena: Lazkaon. Udaletxea, Euskadi Enparantza, z/g.

- Asteazkena: Beasainen. Martina Maiz, 3.

Goizez 9:00etatik 13:00etara:

- Ostirala: Ordizian. Udaletxea, Arreta bulegoa.

Goizez eskainiko diren ordutegi eta kokapen hauez gain, Goierriko gainontzeko herrietan ere zerbitzua aurrez aurre emateko aukera egongo da.

Arratsaldez 15:00etatik 17:30etara:

- Astelehenetik ostegunera: Goiekin. Arranomendia 5, NBF Eraikina, Ordizia.

Kasu guztietan, aldez aurretik hitzordua eskatu beharko da: zuzenean bulegora joanda, email bidez edo telefonoz.

Harremanetan jartzeko:

- Helbide elektronikoa: .

- Telefonoa: 843 739 988

 

Material bilketa egingo da abenduaren 17ko elkarta...
Udaletxea eta Kultur Etxea itxita egongo dira biha...

By accepting you will be accessing a service provided by a third-party external to https://www.legorreta.eus/

Sartu